Esperientzia paregabea bizi eta Bizkaiko Golkoan zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko aukera izan nahi duzu?

Bermeoko Hegaluze konpainiako katamaran batean emozioz betetako egun ahaztezina bizi dezazun nahi dugu. Katamaran horrek itsasertzetik hainbat miliara eramango gaitu, bertako uren biodibertsitate eta aberastasuna dela eta zetazeoak eta itsas hegaztiak elikatzen diren tokira, hain zuzen.

IMG-20190601-WA0002

Itsas- eta meteorologia-baldintzek aukera ematen badigute, zetazeo askeek beren habitat naturalean eskaintzen duten ikuskizun apartaz gozatzeko aukera izango dugu: izurde arruntak eta marradunak, izurde pilotuak, zereak, Cuvier moko-baleak eta Bizkaiko Golkoan dabiltzan beste espezie asko.

Abentura osoan zehar, Ekoetxea Urdaibaiko giden eta zetazeoetan eta itsas hegaztietan adituak diren verballenas.com-en aholkularitza izango da. Hori dela eta, Kantauriko ugaztun bikain horien ezaugarri fisiko eta biologikoak, beraien elikadura- eta migrazio-ohiturak, arriskuak eta mehatxuak ere ezagutu ahal izango dituzte bertaratutakoek.

ave-microplasticos
injured seal with frisbee stuck on neck at horsey gap
smallanchor

Gaurkotasun handiko gai bat ere jorratuko dugu:
Mikroplastikoak

Urtero, gure ozeanoek 8 milioi tona plastiko jasotzen dituzte.

Bazenekien urtero 100.000 ugaztun eta milioi bat itsas hegazti hiltzen direla kutsadura plastikoaren ondorioz?

Nola eragiten diote mikroplastikoek gure osasunari?

Ozeanoetako bizitzaren etorkizuna jokoan dago.

Zerbait egin dezakegu?

noun-bottle-5609290

Aukeratu bizi nahi duzun abentura mota:

Tarteko Maila

Pro Maila

Baldintzak eta terminoak:

  • Prezioan barne abenturarako txartela, segurua eta gidari adituak daude.

  • Irteera-lekuraino joan etorriak eta esperientziarako bakoitzaren janari eta edariak, ez dira prezioan barne hartzen.

  • Esperientzia 1727/2007 Errege Dekretuaren mende dago, zetazeoak ez kaltetzeko, gogaitzeko edo urduritzeko bete, saihestu edo debekatu behar diren jokabideak zehazten dituena, hain zuzen.

  • Arrazoi meteorologiko edo itsasoaren egoera txarra dela eta, irteera baliogabetzeko edo aldatzeko eskubidea, antolakuntzak beretzat gordetzen du. Kasu horretan, erabiltzaileak, beste itsasontzi batean birkokatu eta esperientziaren prezioa osorik itzultzeko eskubidea izango duelarik.

Lehenengo datak:

Apirila

Larunbata: 13 eta 27

Maiatza

Larunbata: 11
Igandea: 26

Ekaina

Larunbata: 1, 15 eta 29

Pro maila: Uztailetik aurrera.

Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.

copyright ©2022 Ihobe