Gernika fosil eta mineral artean. Ibilibide geologikoa

15. GJH

Lurreko ekosistemen bizitza

Gernika fosil eta mineral artean. Ibilibide geologikoa

Jarduera mota

Bisita gidatua

Publikoa

6 urtetik aurrera

Iraupena

2 ordu

Hizkuntza

Elebiduna

Data

21 Uztailak, 2024

Gernikako hiribildua historiaren sinonimo da. Baina ezagutzen duzu bere kaleetako arrokak apaintzen dituzten fosil eta mineralena? Eman izena eta deskubritu ezazu!

Gernikako hiribildua historiako zenbait gertakari garratzitsuren lekuko izan da. Demokrazia eta bakearen ikur, bere kale eta plazetako eraikin enblematikoenen bitxikeraiak ezagutuko ditugu. Halaber, bere kaleak apaintzen dituzten fosil eta mineralak ere agertzen direla deskubrituko dugu, erregistro geologikoan uzten duten aztarna modu ezberdin batetan ulertzen lagunduko digutelarik.
Ibilbide urbano honetan harri apaingarrien aprobetxamendua eta salmenta ezagutuko ditugu eta zelan lehengai hau eraikuntzan jasangarritasunaren eredu den, gizarteak hainbat mendetan zehar egindako kontsumoaren bitartez.

Baloratzen dena soilik babesten da, ezagutzen dena soilik baloratzen da.

  • Adina: 6 urtetik aurrera
  • Prezioa: 2€
  • Ordua: 11:00-13:00

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: