Ahaztutako mineralen bila

GHI. 12

Klimaren aldeko ekintza

Ahaztutako mineralen bila

Jarduera mota

Joko autogidatua

Publikoa

Familiak (6 urtetik aurrera)

Iraupena

Ordu bat eta erdi

Hizkuntza

Elebiduna

Data

6 Uztailak, 2024

Bizkaiko azken burdin meatzea ezagutu nahi duzu? Eta jakin zergatik izan zen hain garrantzitsua burdina gure historia hurbilean? Bere arrastoa utzi zuen giza jarduera bat…

Bizkaiko burdin meatzaritzak paisaia nabarmen aldatu zuen, eta horrek argi erakusten du baliabide naturalak agortzen ari direla. Ikusi lehen eskutik mineral horren ustiapenak ingurumenean, gizartean eta ekonomian izan zituen ondorioak, garai oso garrantzitsua izan baitzen gure iragan hurbilean. Gainera, ulertuko duzu zergatik den beharrezkoa, orain inoiz baino gehiago, baliabide naturalen ustiapen jasangarria, hau da, daukagun planeta bakarrarekin orekan bizitzeko modu bat. Pistak bilatzen, erronkak gainditzen eta enigmak deszifratzen tarte dibertigarri bat pasatu nahi duzu? Hau da zure aukera! Zure zain gaude!

  • Lekua: Gallarta
  • Aforoa: 16 pertsona txanda bakoitzeko
  • Adina: 6 urtetik aurrera
  • Prezioa: 2€
  • Ordutegia: 11:00 –  12:30

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: