Ezagutu ESKOLAGUNE! Ekoetxea sareko eskola-komunitaterako gune berria

Ekoetxea sarean, uste dugu ingurumen-heziketa funtsezkoa dela gizarte-eraldaketa bultzatzeko. Badakigu irakasleek garrantzi handiko zeregina betetzen dutela belaunaldi berriak etorkizun jasangarriagoetara bideratzeko garaian. Hortaz, atsegin handiz aurkezten dizuegu ESKOLAGUNE.

Zer da ESKOLAGUNE?

ESKOLAGUNE Euskadiko ikastetxeetako irakasleentzat esklusiboa den gune birtuala da, eta ekoetxea.eus web-gunearen bidez sar daiteke bertara. Helburu nagusia da egungo eskola-eskaintzara erraz sartzea eta ikasle-talde bakoitzarentzat hautatutako ikaskuntza-esperientziak eroso erreserbatzea. Bertan, curriculuma osatzeko diseinatutako hezkuntza-baliabideak eta esperientziak aurkituko dituzu, eta, gainera, profesionalen arteko lankidetzarako eta topaketarako gune ere izan nahi du.

Zer eskaintzen du ESKOLAGUNEK?

  • Erreserba erraza eta azkarra. Ahaztu konplikazioez eta itxaronaldiez. ESKOLAGUNEREN esperientzietan on line izena emateko aukera izango duzu, minutu gutxi batzuetan, eta berehala jasoko duzu izena eman izanaren baieztapena eta egindako esperientzien historiala.
  • Eskola-programa inspiratzailea. Ekoetxea sareak hezi ez ezik, inspiratu ere egiten du. Gure eskola-programa hezkuntza-etapa guztiei zuzentzen zaie, eta ikasgeletatik haratago doazen ingurune natural enblematikoetan esperientzia murgiltzaileak eta adierazgarriak eskaintzea du helburu, betiere LOMLOE lege organikoaren eskola-curriculuma osatze aldera.
  • Esperientzien sailkapena. Sartu beste irakasle batzuek hezkuntza-esperientziarik onenei buruz egindako gomendioetara eta iruzkinetara.
  • Inkesten emaitzak. Ebaluatu gure esperientziek ikasleen ikaskuntzan izandako inpaktua, inkesta espezifikoen bidez.

Zeren zain zaude? Bat egin Ekoetxea Sareko ESKOLAGUNE eskola-komunitatearekin!

Gure gizarteak behar duen aldaketa abiapuntu izanik, gidatu zure ikasleak, Ekoetxea Sarearekin batera, etorkizun jasangarriagorantz egin beharreko bidean.

ERREGISTRATU ZURE IKASTETXEA HEMEN:

Comparte:
Otras :