Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Familiak (8 urtetik aurrera)
Elebiduna
3 ordu
10:30 - 13:30
23 Azaroak, 2025
Jantzi kaskoa eta zatoz esperientzia honetan parte hartzera. Zure bizikleta zaintzen eta mantentzen aditua izateko aukera paregabea, garraiobide jasangarrienetako bat.
Ekoetxea Meatzaldean planetarekin konpromisoa dugu, horregatik egunero pixka bat jasangarriagoak izaten saiatzen gara eta oraingo honetan mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egingo dugu. Bizikleta prest izateko oinarrizko teknika batzuk irakatsiko dizkizugu. Horrela, ez duzu aitzakiarik izango ingurumena errespetatzen duen jarduera osasungarri bat egiteko, bizikletaz buelta bat ematera irtetea, alegia.
Zer espero dezakegu esperientzia honetatik?
• Ekonomia zirkularra zer den eta ingurumenerako eta planetarako duen garrantzia ikasiko dugu.
• Hainbat objektu eta aparatu konpondu eta berrerabiltzearen garrantzia ulertuko dugu.
• Gure trebetasunak eta abilidadeak praktikan jarriko ditugu tresna errazak erabiliz.
• Gure bizikletan konponketa txikiak egiten ikasiko dugu: ziztadak, balaztak, koipeztatzeak, esekidura, etab.
• Planetarako mugikortasun jasangarriak dituen abantailak ikasiko ditugu.
Animatu parte hartzera!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: