
Lurreko ekosistemen bizitza
Publiko guztientzat egokia
18 urtetik gorakoentzat
Gaztelera
2 ordua
10:30 - 12:30
23 Maiatzak, 2026
Egunero paseatzen duzun parkeak antzinako erritualen eta izaki mitikoen sekretuak gordeko balitu?
Hojarasca Kultur Elkartearearen eskutik Biodibertsitatearen Mundu Eguna ospatzera gonbidatzen zaitugu, zuhaitzen eta mitologiaren arteko loturak ezagutzeko. Plaiaundiko Parke Ekologikoko haritzen, haltzen edo makalen azpian, kondairak, erritualak eta antzinako sinesmenak agerian izango diira. Sustraien, kulturaren eta naturaren artean, Mari, Basajaun eta lamiak ditugu lagun.
Biodibertsitatearen Mundu Egunean ibilaldi lasai eta esanahiz beterikoan murgiltzera gonbidatzen zaitugu, mitoen eta memorien lekuko izan diren zuhaitzen artean. Ibilbidean zehar, errituetan garrantzia izan duten eta elezaharren agertoki izan diren hainbat espezie ezagutuko dituzu, sinesmen zaharren gordailu gisa ulertuak. Istorioek paisaiarekin bat egiten dute, bizia hartuz haren adarren azpian. Naturaren sakontasunari begiratzeko eta gordetzen duen ondare kulturala hobeto ulertzeko modu bat.
Zer aurkituko duzu?
– Zuhaitz-mitologiak herri-kulturarekin duen lotura.
– Haritzen, lizarren eta beste hainbat espezieen sinesmen magikoen, erritualen eta erabilera tradizionalaren azterketa.
– Belaunaldiz belaunaldi transmititutako kondairen ahozko narrazioa.
– Mari, Basajaun, lamiak, jentilak eta sorginak bezalako pertsonaia mitikoen erlazioa.
– Paisaiaren sinbologiak gure eguneroko ingurunearekin duen loturari buruzko hausnarketa.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: