Zuhaitz-mitologia: sustraien arteko sinesmenak

15. GJH

Lehorreko ekosistemako bizitza

Zuhaitz-mitologia: sustraien arteko sinesmenak

Publikoa

Guztiak

Hizkuntza

Gaztelania

Iraupena

2 ordu

Ordutegia

10:30 - 12:30

Data

23 Abuztuak, 2025

Egunero paseatzen duzun parkeak antzinako erritualen eta izaki mitikoen sekretuak gordeko balitu?

Hojarasca Kultur Elkartearekin elkarlanean, zuhaitzen eta mitologiaren arteko loturak deskubritzera gonbidatzen zaitugu. Plaiaundiko parke ekologikoko haritz, haltz edo makalen azpian, kondairak, erritualak eta antzinako sinesmenak ageri dira. Sustraien, kulturaren eta naturaren artean, Mari, Basajaun eta lamiak ditugu lagun.

Esperientzia honek ibilaldi lasai eta esanahiz beterikoan murgiltzera gonbidatzen zaitu, mitoen eta memorien lekuko izan diren zuhaitzen artean. Ibilbidean zehar, errituetan garrantzi izan duten eta elezaharren agertoki izan diren hainbat espezie ezagutuko dituzu, sinesmen zaharren gordailu gisa ulertuak. Istorioek paisaiarekin bat egiten dute, bizia hartuz haren adarren azpian. Naturaren sakontasunari begiratzeko eta gordetzen duen ondare kulturala hobeto ulertzeko modu bat.

Zer aurkituko duzue?

  • Zuhaitz-mitologiak herri-kulturarekin duen loturareren ezagupena.
  • Haritzen, lizarren eta antzeko espezieen sinesmen magikoen, erritualen eta erabilera tradizionalaren azterketa.
  • Belaunaldiz belaunaldi transmititutako kondairen ahozko narrazioa.
  • Mari, Basajaun, lamiak, jentilak eta sorginak bezalako pertsonaia mitikoen lotura.
  • Paisaiarem sinbologiari eta gure eguneroko ingurunearekin duen loturari buruzko hausnarketa.

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.