Hiri eta komunitate jasangarriak
Tailerra
Familiak (6 urtetik aurrera)
1:30
Elebiduna
6 Apirilak, 2025
Esperientzia hau aukera ezin hobea da adibide praktiko bat ikasteko: nola hasi gure ingurumen-inpaktua murrizten, planeta zaintzen laguntzeko alternatiba biodegradagarrien erabilera sustatuz. Oraingo honetan, osagarri paregabeak eta jasangarriak sortzen ikasiko duzu, adibidez, material berrerabiliekin zorroak egiten, eta, aldi berean, haien erabileraren onurak eta etorkizun ekologikoago bat lortzen nola lagundu ikasiko duzu.
ZIRKULATU esperientzien helburua ekonomia zirkularra beren egunerokotasunean txertatu nahi duten familia guztiak modu dibertigarrian trebatzea eta tresna praktikoez hornitzea da. Gure ingurumen-inpaktua gutxitzea eta baliabideen kudeaketa eraginkorra egitea da gure bizitzetan jasangarritasuna sustatzeko oinarria, eta Ekoetxea Saretik bide hori egiten lagundu nahi dizugu.
Tetrabrika edarien ontzietan erabili ohi den materiala da, baina ba al zenekien 500 urte iraun ditzakeela degradatu arte? Esperientzia honetan, tetrabrikak diru zorro sortzaile eta funtzional bihurtzen ikasiko dugu, bizitza berri bat emanez. Gainera, ikusiko duzu birziklatze-mota horrek nola lagundu diezazukeen zure eguneroko hondakinak murrizten eta etorkizun jasangarriago bat izaten.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.