Zaporeek badituzte istorioak

12. GJH

Ekoizpen eta kontsumo arduratsua

Zaporeek badituzte istorioak

Publikoa

Familiak

Gitxieneko adina

6 urtetik aurrera

Hizkuntza

Euskera

Iraupena

3 ordu

Ordutegia

10:00 - 13:00

Data

5 Irailak, 2026

Kontsumitzen dituzun elikagaien atzean ezkutatzen diren istorioak ezagutu nahi dituzu? Esperientzia honetan, horretarako aukera izango duzu Sakona-Komuntzo Etxalde Ekologikoa ezagutuz eta, gainera, mokadu goxo bat jateko tartea ere izango duzu Elikagunean.

Animatu gure lurraldeak eskaintzen digun aberastasuna balioan jartzen duen esperientziara! Sakona-Komuntzo Etxalde Ekologikoa ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, nekazaritza-praktika jasangarriak ezagutuko dituzu, tokiko produktuak, sasoikoak eta ekologikoak kontsumitzearen garrantzia ulertuko duzu eta, gure nekazariei mesede egiteaz gain, gure osasuna eta planetarena ere zainduko dituzu.
Baserria arakatu ondoren, leku esanguratsu batera eramango zaitugu, zentzumenak pizten dituzten kolorez eta usainez betea: Elikagunea. Hemen, produktu freskoak dastatu ahal izango dituzu, bakoitza bere istorioarekin. Aukera ezin hobea da zapore goxoak dastatzeko, tokiko ekoizleei laguntzeko eta, iraunkortasunaren eta elikaduraren arteko loturaz jabetzeko.
Zatoz, zure zentzumenak martxan jartzera eta bilakatu zure erosketa-saskia bizimodu jasangarriago bat eraikitzeko erraminta!

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera Ekoetxearen nobedade guztien berri izateko
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.