
Lurreko ekosistemen bizitza
Adineko pertsonak
60 urtetik aurrera
Euskera
3 ordu
10:00h - 13:00h
13 Ekainak, 2026
Zatoz Granada erreka ibaiak Aizarnazabalen duen ibilbideaz gozatzera! Uraren Ibilbideak programaren barruan, bisita gidatu batean parte hartzeko aukera izango duzu. Eremu honetan, uraren kontserbazio-egoera ona da, baita ibaiertzeko landaredi eta basoarena ere. Esperientzia honetan, uraren garrantziaz jabetzeaz gain, gure lurraldean ditugun altxorrak ezagutuko ditugu!
Granada erreka ibaiak Urolarekin bat egiten dueneko puntuan hasiko da ibilbidea. Aizarnazabal herria atzen utzi eta haranean gora, urak moldatu dueneko pasaiari erreparatuko diogu, ibaiertzeko basoari eta ibaia berari. Zutik dauden baserri, burdinola eta errotek, garai bateko uraren erabileraz hitz egingo digute eta nola, ura energia sortzeko baliatzen zen, ondoren elikagaia sortu edota burdina lantzeko. Ez ahaztu zure kamera edo mugikorra ekartzea eta inspiratzen uztea! Zure argazkiek saria izan dezakete. Laster argitaratuko dugu Uraren Ibilbideak gertuagotik ezagutzeko argazki lehiaketari buruzko informazioa. Zatoz ibiltzera, behatzera eta urarekin duzun harremana birpentsatzera… eta deskubritu nola keinu txikiek aldaketa handiak sor ditzaketen.
Ikusi ibilbidea PDF: hemen
Lankidetzan ![]()
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: