Uraren bideak: Agiretako ur-jauzia

6. GJH

Ur garbia eta saneamendua

Uraren bideak: Agiretako ur-jauzia

Publikoa

Publiko guztientzat egokia

Gitxieneko adina

8 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza

Euskera

Iraupena

3 ordu

Ordutegia

10:00 - 13:00

Data

18 Uztailak, 2026

Zatoz Agiretako ur-jauzi harrigarria ezagutzera! Uraren Bideak programaren barruan, bisita gidatu baten parte hartzeko aukera izango duzu. Zestoako herrian kokatzen den eremu honetan, Goltzibar erreka lagun duen ibilbideaz gozatuko duzu. Esperientzian, uraren garrantzia ulertzeaz gain, gure lurraldean ditugun altxor ezkutuak ezagutuko ditugu!

Ibilbidea Zestoako Lauiturri garbitokian hasiko da. Herria atzean utzi eta, Ekain kobazuloaren erreplikarantz doan bidea hartuko dugu. Goltzibar errekaren ibilgua jarraituz, ur-jauzira iritsiko gara. Izarraitz mendigunearen magalean kokatzen da Agiretako ur-jauzia; non, balio ekologiko handiko zonalde honetan, interes bereziko eremu ezberdinek bat egiten duten.

Ez ahaztu zure kamera edo mugikorra ekartzea eta inspiratzen uztea! Zure argazkiek saria izan dezakete. Laster argitaratuko dugu Uraren Bideak gertuagotik ezagutzeko argazki lehiaketari buruzko informazioa. Zatoz ibiltzera, behatzera eta urarekin duzun harremana birpentsatzera… eta deskubritu nola keinu txikiek aldaketa handiak sor ditzaketen.

Ikusi ibilbidea PDF: hemen

Lankidetzan

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera Ekoetxearen nobedade guztien berri izateko
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.