
Ur garbia eta saneamendua
Haurrak
6 urtetik aurrera
Euskera
2 ordua
10:30 - 12:30
7 Ekainak, 2026
Etxean erabiltzen ditugun xaboiek ingurumena kaltzetzen dute. Ikasi zure xaboi naturalak sortzen eta izan jasangarriagoa, bizitza osasuntsuago baten alde! Eraldatu zure kontsumitzeko erak, ura zaintzen duten xaboiak egin eta erabiliz!
Tailer honetan etxeko txikienak izango ditugu protagonista eta, glizerinazko xaboiak egingo ditugu modu erraz eta dibertigarri batean! Ba al zenekien garbikari konbentzionalek ura kutsatzen dutela, ekosistema urtarrak kaltetuz? Kontrara, glizerinazko xaboiak biodegradagarriak dira eta ez dute hondakin toxikorik askatzen uretara eta lurrera. Modu praktikoan eta Leire Izagirre Izpileku proiektuaren sortzailea bidelagun, zure xaboi naturalak sortzen ikasiko duzu Ekoetxea inguruko espazioak erabiliz. Beharrezko izango ditugun materialak ezagutuko ditugu, burujabetza eta kontsumo kontzientea ardatz, pausoz pauso, xaboi naturalak sortuz. Ondorioz, esperientzia hau, ohitura jasangarriak geureganatu, gure aztarna murriztu eta egiazko aldaketa egiteko aukera paregabea da!
Eman izena eta eraldatu sormena erabiliz!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: