
Lurreko ekosistemen bizitza
Haurrak
7 urtetik gora
Euskera
4 ordu
9:30 - 13:30
3 Abuztuak, 2026
Abuztuaren 3tik 7ra
Abuztuaren 10tik 14ra
Abuztuaren 17tik 21ra
Uda ate joka dugu eta abenturak zain ditugu Txingudi Udalekuan!
Gustatuko al litzaizueke zuen seme-alabek padurako ekosistema hurbiletik ezagutu, aire zabalean ondo pasa eta ingurumena zaintzearen garrantziaz ikastea? Eta guzti hori, lagun berriak egiten dituzten bitartean!
Baina hori ez da guztia: abentura zirraragarri honetan. bakoitzak bere rola zein izango den erabakiko du Esploratzaile bihurtuko da? Babesle? Ekintzailea akaso? Edota, hiru erronkak bere gain hartuko ditu? Azken erabakia berea izango da…!
Natura, ikaskuntza eta dibertsioa… Dena udaleku berean! Galdu egingo duzue?
Zer aurkituko duzue?
– Ekosistemaren esplorazioa: Padurako sekretuak ezagutu eta natura babesten ikasiko dute.
– Garapen pertsonala eta soziala: Talde-lana, lankidetza eta arduraren balioak joko eta dinamika aktiboak erabiliz.
– Lagun berriak eta oroitzapen ahaztezinak: Elkarrekin partekatzeko, ikasteko eta gozatzeko esperientzia paregabea.
✅ ADINA: 7-12 urte (2014-2019 biak barne)
✅* IZEN EMATEAK: Gehienez 3 txanda parte-hartzaile bakoitzeko, txanda bera errepikatu gabe.
✅ TXANDAK
1. txanda: Abuztuaren 3tik 7ra
2. txanda: Abuztuaren 10tik 14ra
3. txanda: Abuztuaren 17tik 21ra
GURASOENTZAT OHAR GARRANTZITSUA!
– Ziurtatu zure seme-alabak arropa erosoa eta oinetako egokiak ekartzen dituela aire zabaleko jardueretarako.
– Funtsezkoa da motxilan edaria eta hamaiketakoa eramatea.
– Ez ahaztu eguzkitako krema eta eltxoen uxatzailea sartzen.
– Gogorarazi iezaiozu ingurumena errespetatzeak eta parkean zaborrik ez uzteak duen garrantzia.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: