San Lorentzo aintzira, oreka berreskuratuz. Natura egokituz doa… Eta zu?

13. GJH

Klimaren aldeko ekintza

San Lorentzo aintzira, oreka berreskuratuz. Natura egokituz doa… Eta zu?

Publikoa

Helduak

Gitxieneko adina

16 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza

Gaztelera

Iraupena

1:30

Ordutegia

10:30 - 12:00

Data

25 Urriak, 2026

San Lorentzoko aintzira funtsezko misio batean murgiltzen da: klima aldaketara egokitzea eta urteen poderioz galdutakoa berreskuratzea. Nola lortuko du? ASTEKLIMAren espirituarekin bat egin eta ibilbide gidatu honetan jakingo duzu, ekosistema honen oreka berrezartzeko lanek ingurumen eta gizarte onurak zeintzuk diren ezagutzeko aukera emango baitizu.
“Izan zaitez ekosistemari ez ezik komunitate osoari ere mesede egiten dion misio kolektibo baten parte”.

Parte hartu Plaiaundiko Parke Ekologikoan barrena egingo dugun ibilbide gidatuan, eta ezagutu San Lorentzoko aintzira handitzeko arrazoiak. Proiektu horrek gogorarazten digu klima aldaketaren aurkako irtenbide handiak ere keinuz keinu, erabakiz erabaki eraikitzen direla.

Zer aurkituko duzu?
Beste begirada bat duten padurak: Inguruneari buruz duzun ikuspegia eta horren aurrean duzun zeregina aldatuko duten erronkak eta desafioak ezagutuko ditugu.
Bidaiatu denboran zehar: Txingudiko paduren historia eta bilakaera ezagutu eta klima aldaketaren aurrean duen paper garrantzitsua ulertuko duzu.
Naturarekiko konexioa: Naturgune honekin benetako lotura emozionala lortuko dugu.
Garrantzitsua dena ulertu: Proiektu honek Txingudiko biodibertsitatea zergatik babesten duen eta bertan bizi eta gozatzen dugunontzat dituen onurak modu errazean ulertuko dituzu.
Gaurtik jardun: Eraman zure egunerokoan ohitura jasangarriak txertatzeko aholku praktikoak, klima‑aldaketaren aurrean zure aztarna pertsonala murrizteko.

Ingurumena zaintzea pertsonen bizi kalitatea hobetzea da. Eta, ASTEKLIMA 2026k gogorarazten digun bezala, gure aztarna keinu bakoitzarekin hasten da — baita gertu duguna ezagutu, balioan jarri eta babesten dugunean ere —.

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera Ekoetxearen nobedade guztien berri izateko
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.