
Lurreko ekosistemen bizitza
Adineko pertsonak
18 urtetik gorakoentzat
Euskera
3 ordu
10:30 - 13:30
14 Azaroak, 2026
Ilustrazio batek ekosistema baten sekretuak agerian utz ditzake? Esperientzia honetan, uraren osasunaz diharduten intsektuak ezagutuko dituzu arte zientifikoaren bidez. Ainhoa Lekuona ilustratzailearekin batera, animalia hauek behatzen, interpretatzen eta irudikatzen ikasiko dugu, intsektu bakoitzak ingurune urtar baten duen funtsezko zeregina ulertuz.
Artea eta zientzia uztartzearen nahiak, ikasleak eta helduak ilustrazio zientifikora gerturatzeko tailerrak garatzera eraman du Ainhoa Lekuona. Esperientzia honetan, parte-hartzaileak marrazketaren oinarrizko ezagutzak ikasteaz gain, zientziaren arloan, ilustrazioak duen garrantzia ulertuko du, baita naturaren kontserbaziorako daukan balioa ere.
Kasu honetan, uraren osasuna abiapuntu izanda, egoera hori bera neurtzeko parametro biologiko edo bioindikatzaileetan sakonduko du Lekuonak. Hala, burruntzi eta txitxi-burruntziak izango dira saio honen protagonistak, ur-ekosistema baten osasun onaren adierazle bikainak.
Intsektu hauen oinarrizko anatomia aztertuko dugu eta aipaturiko biak urratsez urrats marraztuko ditugu. Amaitzeko, gure animaliari bizia emango diogu ilustrazio zientifikoaren teknika klasikoenetako batekin: puntilismoa.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: