15. GJH

Lehorreko ekosistemako bizitza

Perretxiko bila!

Publikoa

Familiak (8 urtetik aurrera)

Hizkuntza

Gaztelania

Iraupena

5 0rdu

Ordutegia

9:30 - 14:30

Data

9 Azaroak, 2025

Anima zaitez esperientzia honetan parte hartzera, eta organismo liluragarri hauei buruzko hamaika bitxikeria ikasiko dituzu. Gainera, ulertuko duzu zein garrantzitsua den ekosistemetan jokatzen duten papera, eta zergatik kontu handiz bildu behar diren. Bazenekien lau aldiz onddo gehiago dagoela landareak baino?

Onddoak oso garrantzitsuak dira; kalkuluen arabera, landareen % 80 onddoei lotuta daude, eta horiek gabe nekez biziraun dezakete. Landa-irteeran mikologo aditu baten laguntza izango dugu, onddoek ingurune naturalean duten papera zergatik den hain garrantzitsua jakiten eta ulertzen laguntzeko.

Zer espero dezakegu esperientzia honetatik?
• Peñas Negrasen inguruko perretxikoak ezagutuko ditugu.
• Perretxikoak behar bezala biltzen ikasiko dugu.
• Perretxikoek mantenugaien zikloan duten garrantziaz hausnartuko dugu.
• Gizakien ekintzek onddoak bizi diren ekosistemei nola eragiten dieten ulertuko dugu.

Irteerarako aholku praktiko batzuk:
• Arropa erosoa (galtza luzeak) eta mendiko oinetakoak.
• Ura (plastikozko ontziak saihestu) eta janari arina (plastikozko bilgarriak saihestu).
• Oso gomendagarria da labana eta saski bat ekartzea perretxikoak behar bezala biltzeko.
• Ez ahaztu ingurune naturalean sortzen duzun edozein hondakin biltzea eta, ondoren, dagokion edukiontzian uztea.

Zure zain gaude!

Centro

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.