
Lurreko ekosistemen bizitza
Familiak
3 urtetik aurrera
Elebiduna
1:30
16:30 - 18:00
17 Urriak, 2026
Iritsi da udazkena, eta zer gertatzen da gure basoetan? Tenperatura jaitsi egiten da, eguzki-ordu gutxiago ditugu. Orbelak lurra elikatzen du eta onddo, zizare eta beharrezkoak diren mikroorganismoen bizileku eta elikagai da. Zizare eta ipuin umoretsu batzuen bidez, udazken hau pasatzeko hostoekin gure aterpea sortuko dugu.
Udazkena iristen da… eta gure basoak aldatu egiten dira. Tenperatura jaitsi, eguzki ordu gutxiago ditugu eta zuhaitzak lurra hostoz estaltzen hasi dira.
Baina, ba al zenekien hosto horiek mantu huts bat baino askoz gehiago direla? Lurra elikatu eta babesten dute, eta onddo, zizare eta basoko bizitzarako ezinbestekoak diren mikroorganismo txikientzako etxe eta elikagai bihurtzen dira.
Umorez, jolasez eta irudimenez beteriko ipuin ilustratuen bidez, udazkenean basoan gertatzen dena ezagutuko dugu eta protagonista txiki batzuk ezagutuko ditugu: zizareak.
Eta ondoren… ekin lanari! Hostoekin gure aterpe propioa sortuko dugu, udazken hau basoko benetako biztanle bezala disfrutatu eta pasatzeko prestatua.
Familia esperientzia bat elkarrekin jolasteko, irudikatzeko eta natura ezagutzeko.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: