Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Familiak (8 urtetik aurrera)
Elebiduna
2 Ordu
11:00 - 13:00
13 Irailak, 2025
Presta zaitez Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Km 0 produktuekin eta sasoiko produktuekin errezeta gozo-gozoak egiteko. Dibertsioa, sormena, zaporea eta talde-lana dituzu zain esperientzia honetan. Ez galdu aukera hau!
“Novereken eskutik, gure tokiko ekoizleen produktuak erabiltzen ikasiko dugu, zaporez betetako errezetak egiteko, jasangarritasuna gure elikaduraren oinarrietako bat bihurtzen dugun bitartean. Jasangarriagoa, osasuntsuagoa, tokikoagoa; zer gehiago eska daiteke?
Tokian tokikoa kontsumitzea osasuna da!”
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.