Moda zirkularra: URDAIBAI MAKER FEST

12. GJH

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Moda zirkularra: URDAIBAI MAKER FEST

Publikoa

Guztiak

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

4h

Ordutegia

10:00 - 14:00

Data

23 Azaroak, 2025

Formatu irekian, 10:00etatik 14:00etara, URDAIBAI MAKER FEST moda jasangarriaren inguruko ekitaldia da. Mazedonia design, Valeria Irisarri eta Rocío Machimbas diseinatzaile eta artisauek, eta erabiltzen ez diren arropak trukatzeko txoko batek, parte hartzen duten pertsona guztien gozamena ekarriko dute, beren arropa birdiseinatzen ikasiz, etorkizun iraunkorragoa, etorkizun hobea, sortzeko

URDAIBAI MAKER FEST, konponketaren kultura eta DIY (Do it yourself) festa giroan protagonista bihurtzen dituen ekitaldia da. 10:00etatik 14:00etara, gune ireki bat izango da, eta moda jasangarriaren munduan izen handiko artisauak izango dira bertan: Mazedonia Desing, ekonomia zirkularraren produktuak garatzeko berrikuntza-zerbitzuak eskaintzen dituena; Valeria Irisarri, goi-mailako joskintza eta moda diseinatzailea, besteak beste genderless joera, hesiak bota eta pertsonak lotzen dituen generorik gabeko moda bere gain hartzen duena eta Rocío Machimbas diseinatzaile eta moda sortzailea, boltso marka propioa duena, diseinu bakarra eta edizio mugatukoak, antzinako oihalak eta txatalak erabiltzen baititu bere produktuak sortzeko.

Parte hartzaileek ehunak konpontzeko eta kustomizatzeko erabiltzen diren teknikak ikasteko topaketa bat sortzeaz gain, komunitatean ikastea sustatu nahi dugu, parte-hartzaileen autonomia bultzatu eta sorkuntza-aniztasuna baloratu. Helburua da parte-hartzaileak sentsibilizatzea “moda azkarrak” ingurumenean, gizartean eta ekonomian duen inpaktuari buruz, “moda jasangarriaren” euskal sektorera hurbiltzea, eta ehungintzaren etorkizun etikoago eta orekatuagoa ahalbidetuko duten ideiak babestea.

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.