Moda jasangarria: tindaketa naturalak

12. GJH

Ekoizpen eta kontsumo arduratsua

Moda jasangarria: tindaketa naturalak

Publikoa

Gazteak eta pertsona helduak

Gitxieneko adina

16 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza

Gaztelera

Iraupena

3 ordu

Ordutegia

11:00 - 14:00

Data

17 Urriak, 2026

Zatoz tindaketa naturalaren mundua ezagutzera eta eman kolorea artileari gure inguruko landareak eta bestelako baliabide naturalak erabiliz. Oinarrizko teknikak modu praktikoan ikasiko dituzu, pigmentu naturalekin esperimentatuko duzu eta zure kolore-laginen bilduma etxera eramango duzu. Esperientzia sortzaile, jasangarri eta inspiratzailea izango da!

Tindaketa naturala kotoia, artilea, zeta edo lihoa bezalako zuntz naturalak modu organikoan tindatzeko metodoa da. Pigmentu horiek landareen hainbat ataletatik lor daitezke (loreetatik, hostoetatik, azaletatik edo hazietatik), baita intsektuetatik eta mineraletatik ere.

Tindaketa naturalari buruzko hastapen-tailer honetan, artilea modu naturalean tindatzen ikasiko duzu, eta gure inguruan eskura ditugun landareen eta hondakin organikoen tindatzeko ahalmena ezagutuko duzu.

Sarrera labur baten ondoren, tindaketa naturalaren oinarriak ezagutuko dituzu, eta zuntzen mordentatzearen garrantzia ulertuko duzu, kolorea denboran iraunkorra izan dadin. Ondoren, hainbat tindaketa-proba egingo ditugu, eta lortutako emaitzak eskuz prestatutako lagin-koaderno batean jaso eta sailkatuko ditugu.

Tindagai naturalen sekretuak ezagutzeko esperientzia sortzaile eta jasangarria.

Centro

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera Ekoetxearen nobedade guztien berri izateko
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.