Moda jasangarria: Sasoiko koloreak tindatu

12. GJH

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Moda jasangarria: Sasoiko koloreak tindatu

Publikoa

Pertsona helduak

Hizkuntza

Euskera

Iraupena

3 Ordu

Ordutegia

10:30 - 13:30

Data

6 Abenduak, 2025

Ehunak tindagai naturalekin tindatzea modako kontsumo kontzientea, orekatua eta ingurunearekiko errespetuzkoa sustatzeko modu bat da. Moda jasangarriago baterantz abiatzea proposatzen dizugu, Ekoetxearen inguruan ibilaldi labur bat eginez, estazioko flora eta elementuak biltzeko eta ondoren infusiatzeko. Horrela, tindatzeko zein elementu diren egokiak ikasiko dugu, eta euskal artileak prozesu horretan zeresan handia nola jokatzen duen.

Ehunak tindagai naturalez tindatzea lurra ohoratzeko eta planetaren osasuna zaintzeko modu bat da. Tindagai sintetikoek ura kutsatu eta ekosistemak kaltetzen dituzte; koloratzaile naturalak, berriz, landare, mineral eta sustraietatik datoz, ehungintzaren prozesuari bizia eta esanahia ematen baitiote. Naturatik ateratako tonu bakoitzak antzinako istorio bat kontatzen du, biodibertsitatearekin konektatzen du eta ekoizpen etikoagoa eta jasangarriagoa sustatzen du. Tindagai naturalak aukeratzea kontzientziaz, orekaz eta inguruarekiko errespetuz janztea da.

Esperientzia honetan, bertako landareak bildu eta infusioa egitea proposatzen da, kolorea lortzeko. Bildutako landareen kolorearekin euskal artilezko hariz tindatutako koloreen erakusgai bat sortuko dugu. Gertu ditugun baliabide naturalen aprobetxamendua balioan jartzeko pentsatuta dago esperientzia hau.

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.