
Lurreko ekosistemen bizitza
Familiak
6 urtetik aurrera
Euskera
2 ordua
11:30 - 13:30
6 Ekainak, 2026
Zatoz Let’s Clean Up Azpeitira eta hartu parte Ingurumenaren Mundu mailako Egunean. Urola ingurua garbitzeko jardunaldi berezi batera gonbidatzen zaitugu, non, keinu txiki bakoitzak gure ibaia babesten lagunduko duen. Etorkizun garbiago eta jasangarriago baten alde, ekin!
Ingurumenaren Mundu mailako Egunaren testuinguruan, Let’s Clean Up Azpeitia’ esperientzia kolektiboan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Esperientzia honen helburua ingurumena zaindu eta babestea da. Ekoetxean elkartu eta abiatuko da esperientzia, jarraian, Urolaren inguruan garbiketa egiteko. Ibai ertzarentzat mehatxua den edozein hondakin bilduko dugu.
Jarduera honen bidez, Urola ibaiaren ingurua kontserbatzen laguntzeaz gain, gure ingurumen-aztarna murriztearen garrantziaz jabetuko gara.
Jardunaldi parte-hartzailea, hezitzailea eta aberasgarria izango da eta, pertsona bakoitzak etorkizun jasangarriago bat eraikitzen lagunduko du. Esperientzia, indarberritzeko mokadutxoekin amaituko dugu. Zure zain gaude planetaren alde elkarrekin jarduteko!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: