
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Familiak
6 urtetik aurrera
Euskera
2 ordua
10:30 - 12:30
18 Urriak, 2026
Bertako eta sasoiko sukaldaritzaren balioa familian ezagutuko dugu esperientzia praktiko, sortzaile eta gozagarri baten bidez. Urteko zikloaren laugarren saio honetan, udazkeneko zaporeak aztertuko ditugu, osagai freskoak eta hurbilekoak erabiliz, sukaldaritzan egiten ditugun hautaketak planeta nola zaindu dezaketen ikasiz, bertako ekoizleei lagunduz eta gure aztarna ekologikoa murriztuz. Benetako aldaketa zure platerean hasten da: zer jango duzu gaur?
Udazken honetan, esperientzia goxoa, dibertigarria eta zentzu handikoa bizitzera gonbidatzen zaitugu. “Koxinatu udazkeneko zaporeak familian” sukaldaritzako bidaia baten laugarren saioa da. Lau urtaroak zeharkatuko ditu eta, elikagaiei begiratzeko eta dastatzeko duzuen modua aldatuko du. Saio honetan, sukaldeko ateak zabalduko ditugu, naturak udazkenean eskaintzen digun guztia elkarrekin ezagutzeko: koloreak, aromak, ehundurak eta errezetak, haurrak eta helduak harrituko dituztenak. Esperientzia praktikoa, sortzailea eta esperimentazioz betea izango da, non familia bakoitzak janaria prestatu, probatu, ikasi eta… eskuak zikindu ahal izango dituen! Eltze eta mozteko taulen artean, oso garrantzitsua den zerbaiti buruz hitz egingo dugu: gure eguneroko erabakiek, erosteko eta janaria prestatzeko orduan, planeta nola zaindu dezaketen. KM0 produktuak eta sasoikoak aukeratzeak esan nahi du tokiko ekoizleei laguntzea, aztarna ekologikoa murriztea eta, osagai freskoagoez eta zaporetsuagoez gozatzea. Eta onena: modurik dibertigarrienean egingo duzue… sukaldatzen!
Zer biziko duzue esperientzia honetan?
– Udazkeneko tokiko produktuak deskubrituko dituzue, eta ikasiko duzue nola eraldatu errezeta erraz eta goxoetan.
– Familian elaborazio gaziak eta gozoak prestatuko dituzue eta, tailerraren amaieran dastatu edo etxera eraman ahal izango dituzue.
– Naturaren zikloekin sukaldaritzaren bidez konektatuko zarete, Ekoetxearen beste esperientzia batzuek esplorazioaren edo jolasaren bidez ingurunearekin konektatzen duten bezala.
Esperientzia ezin hobea familian kalitatezko denbora pasatzeko eta haurren sukaldaritzako jakin-mina pizteko. Iraunkortasuna ere sukalda daiteke… eta gainera goxoa da! Zuen zain gaude!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: