
Klimaren aldeko ekintza
Publiko guztientzat egokia
Adin guztiak
Elebiduna
2 / 3
Ordutegi bereziak (xehetasunak barruan)
17 Urriak, 2026
Zer da klima-aldaketa? Zergatik da garrantzitsua gure ohiturak aldatzea? Nola egin dezakegu gure egunerokoan? Lur planetari lagundu nahi badiogu, ezinbestekoa da konpromenitzea eta aldaketaren parte izatea.
‘Klima Azoka’ erakusketa dinamiko eta parte-hartzailea da, zeinak, klima-aldaketaren erronka eta konponbideetara hurbilduko zaituen. Bertako proposamen eta espazio ezberdinak baliatuz, Lurra zaintzeko zure egunerokoan txertatu ditzakezun ekintzen inguruan ikasi eta hausnartu dezakezu.
Murgildu zaitez adin guztietarako egokia den esperientzia honetan. Azpeitiko Ekoetxean kokaturiko karpa ezberdinez goza dezakezu eta, klima-aldaketa, etxeko ohiturak, garraioa, aisialdia eta kontsumoa bezalako gaiak landu. Jasangarritasunaren bidean, zure ekarpena egiteko unea da.
11:00-14:00/ 16:00-18:00
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: