Zirkularrak: Ekodiseinurako bidaia Euskadin

GJH. 12

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Zirkularrak: Ekodiseinurako bidaia Euskadin

Jarduera mota

Aldi baterako erakusketa

Publikoa

Familiak (6 urtetik aurrera)

Iraupena

20 minutu

Hizkuntza

Elebiduna

Data

14 Irailak, 2024

urtarrilaren 31ra arte

Ba al zenekien erabiltzen ditugun eguneroko objektuetako batzuk ingurumen-inpaktua murrizteko diseinatu zirela? Pentsatu al duzu nola alda litezkeen zure kontsumo-ohiturak erositako produktuen bizi-zikloa ezagutuko bazenu?

Ekoetxea Meatzaldeak, Gallartan, “Zirkularrak-Circulares” erakusketa irekiko du, Euskadin ekodiseinatutako produktuen erakusketa, hain zuzen ere. Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, antolatutako erakusketa honek esperientzia erakargarria, dibertigarria eta doakoa eskaintzen du, familian gozatzeko ezin hobea.

Zirkularrak-Circulares ikuspegi berrituarekin iritsiko da Meatzaldera, familientzako egokituta, gainera. Ingurumena errespetatzen duten produktu berritzaileak erakusteaz gain, haurrentzako jarduera interaktiboak ere biltzen ditu erakusketak, ekodiseinuaren mundua modu dibertigarrian ezagutzera gonbidatuz. Ekodiseinatutako produktuak bereizten eta ingurumen-inpaktuaren arabera sailkatzen ikasteko jolas-esperientzia hezigarri bat.

Erakusgai dauden produktuen artean, ehun artikulu baino gehiago daude, makineria eta altzarietatik hasi eta kontsumo eta elikadura produktuetaraino, ekodiseinua ia edozeinsektoretan aplika daitekeela erakutsiz.

Horrek guztiak indartu egiten du euskal enpresek ekonomia zirkularrarekin duten konpromisoa, bai eta Europako hegoaldeko ekodiseinuan duten lidergo-papera ere, Euskadi berrikuntza iraunkorreko erreferentea izanik.

Hurbil zaitez ekonomia zirkularrera!

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: