Esperientzia paregabea bizi eta Bizkaiko Golkoan zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko aukera izan nahi duzu?

Bermeoko Hegaluze konpainiako katamaran batean emozioz betetako egun ahaztezina bizi dezazun nahi dugu. Katamaran horrek itsasertzetik hainbat miliara eramango gaitu, bertako uren biodibertsitate eta aberastasuna dela eta zetazeoak eta itsas hegaztiak elikatzen diren tokira, hain zuzen.

Itsas- eta meteorologia-baldintzek aukera ematen badigute, zetazeo askeek beren habitat naturalean eskaintzen duten ikuskizun apartaz gozatzeko aukera izango dugu: izurde arruntak eta marradunak, izurde pilotuak, zereak, Cuvier moko-baleak eta Bizkaiko Golkoan dabiltzan beste espezie asko.

Abentura osoan zehar, Ekoetxea Urdaibaiko giden eta zetazeoetan eta itsas hegaztietan adituak diren verballenas.com-en aholkularitza izango da. Hori dela eta, Kantauriko ugaztun bikain horien ezaugarri fisiko eta biologikoak, beraien elikadura- eta migrazio-ohiturak, arriskuak eta mehatxuak ere ezagutu ahal izango dituzte bertaratutakoek.

Gaurkotasun handiko gai bat ere jorratuko dugu:
mikroplastikoak.

Urtero, gure ozeanoek 8 milioi tona plastiko jasotzen dituzte.

Bazenekien urtero 100.000 ugaztun eta milioi bat itsas hegazti hiltzen direla kutsadura plastikoaren ondorioz?

¿Cómo afectan los microplásticos a nuestra salud?

Ozeanoetako bizitzaren etorkizuna jokoan dago.

Zerbait egin dezakegu?

Aukeratu bizi nahi duzun abentura mota:

Tarteko Maila

Pro Maila

Baldintzak eta terminoak:

  • Prezioan barne abenturarako txartela, segurua eta gidari adituak daude.

  • Irteera-lekuraino joan etorriak eta esperientziarako bakoitzaren janari eta edariak, ez dira prezioan barne hartzen.

  • Esperientzia 1727/2007 Errege Dekretuaren mende dago, zetazeoak ez kaltetzeko, gogaitzeko edo urduritzeko bete, saihestu edo debekatu behar diren jokabideak zehazten dituena, hain zuzen.

  • Arrazoi meteorologiko edo itsasoaren egoera txarra dela eta, irteera baliogabetzeko edo aldatzeko eskubidea, antolakuntzak beretzat gordetzen du. La persona usuaria tendrá derecho a la devolución íntegra del precio de la experiencia y podrá reubicarse en otro barco.

Urria

Tarteko Maila:
Larunbatak 5, 12, 19 eta 26

Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.

copyright ©2022 Ihobe