Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Familiak (6 urtetik aurrera)
Euskera
1 Ordu
11:00 - 12:00
22 Abenduak, 2025
Gabonak beste begi batzuekin bizitzeko ipuin kontaketa-saio batera gonbidatzen zaitugu.
Edurne Zurik gidatuko gaituen bidaian, dibertsioak eta hausnarketak bat egingo dute planeta nola zaindu eta baso osasuntsu eta alai baten arima bizirik nola mantendu erakusteko.
Jasangarritasunaren txinparta pizteko familiarteko esperientzia!
Abendua iristean eta basoa izotzez estaltzen denean, zerbait arraroa sumatzen da airean. Amaordeak ez dio ezer galdetzen, ia ez dio hitz egiten… Biutifulandia plataforman duen tablet-ispilutik erosi eta erosi besterik ez du egiten. Kremak, makillajea, oso urrutitik datozen elikagaiak.. dena kamioi erraldoietan, plastikoz bilduta iristen dira, atzean basoa inguratzen duen aire gris eta triste bat utzita.
Edurne Zurik zerbait egin ahal izango ote du basoari poza itzultzeko?
Xamurtasuna, umorea eta kontzientzia ekologikoa uztartzen dituen ipuin-kontaketa saio batera gonbidatzen zaitugu, Edurne Zurirekin batera, Gabon jasangarriagoak nola bizi jakiteko. Istorio magiko eta pertsonaia kuttunen bidez, erosi aurretik pentsatzen ikasiko dugu, sormenez birziklatzen eta lehendik duguna zaintzen.
Benetako magia ez baitago erosten dugun horretan, partekatzen, berrerabiltzen eta errespetatzen dugun horretan baizik.
Zatoz familiarekin ipuinek kontzientzia piztu eta naturak berriro irribarrea eragiten duen esperientziaz gozatzera!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: