
Lurreko ekosistemen bizitza
Helduak
10 urtetik gorakoentzat
Gaztelera
2:30
11:00 - 13:30
4 Urriak, 2026
Material naturalak eta berrerabiliak erabiliz, intsektuen hotel txiki bat eraikiko dugu sormen-tailerr honetan. Eraikuntzaren bidez, intsektuek ekosistemetan duten garrantzia ezagutuko dugu, baita haien presentzia eta biodibertsitatea bultzatzeko babesleku txikiak nola sortu ere. Naturaz gozatzeko, gure eskuekin sortzeko eta gure inguruko biztanle txikiak zaintzen ikasteko jarduera praktikoa izango da. Zeuen materialak ekartzen badituzue,adibidez fruta kaixa bat edo egurrezko beste zerbait, zuen sorkuntzan erabili eta amaitzean intsektuen hotela etxera eraman ahal izango duzue. Ez da aldez aurreko esperientziarik behar, esperimentatzeko eta gauza berriak ezagutzeko gogoa besterik ez!
Tailer honetan sormen- eta parte-hartze gune bat partekatzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, gure intsektuen hotela eraikiko dugu, hainbat material natural eta berrerabili erabiliz, intsektu-espezie desberdinentzako babesleku txikiak sortzeko.
Jarduera honen bidez, intsektuek gure ekosistemetan duten garrantzia eta polinizazioa, materia organikoaren deskonposizioa edo elikadura-kateen oreka bezalako prozesu garrantzitsuetan betetzen duten eginkizuna ezagutuko dugu. Halaber, ekintza txikien bidez intsektu txiki horien bizi-baldintzak hobetzen eta inguratzen gaituen biodibertsitatea bultzatzen lagun dezakegula ikasiko dugu.
Eraikuntza-prozesuan zehar, hainbat forma, material eta egiturarekin esperimentatuko dugu, elementu bakoitzak intsektuentzako babes- edo atsedenleku bat nola eskain dezakeen behatuz. Gainera, zeuen materialak ekartzen badituzue, adibidez fruta kaixa bat edo egurrezko beste zerbait, tailerrean erabili eta zuen intsektuen hotela pertsonalizatu ahal izango duzue, jarduera amaitzean etxera eramateko.
Jarduerak naturara jakin-minaren eta sormenaren bidez hurbiltzeko aukera emango digu, izaki bizidun guztien garrantzia baloratzen ikasiz, baita askotan oharkabean pasatzen direnena ere.
Horrela, intsektuen hotel bat eraikitzea sortzeko, esperimentatzeko eta ezagutzeko aukera bihurtzen da, gure ingurunea zaintzeko eta biodibertsitatea keinu txikien bidez sustatzeko moduari buruz hausnartzen dugun bitartean. Ez da aldez aurreko esperientziarik behar, sortzeko eta naturako biztanle txikiak pixka bat hobeto ezagutzeko gogoa besterik ez!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: