Ilustratuz babestu: tximeleten mundura bidaia

15. GJH

Lehorreko ekosistemako bizitza

Ilustratuz babestu: tximeleten mundura bidaia

Publikoa

Gazteak eta helduak

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

2 ordu

Ordutegia

11:00 - 13:00

Data

30 Abuztuak, 2025

Ilustrazio zientifikoaren bidez tximeleten mundua eta haien kontserbazioa ezagutzeko hezkuntza- eta arte-esperientzia. Zientzia, artea eta ingurumen-kontzientzia uztartuz, publikoak intsektu horiek dituzten mehatxuei buruz ikasiko du, eta dibulgazio-agente bihurtuko da infografia ilustratu baten bidez.

Natura maite duzu eta ilustrazio zientifikoan hastea gustatuko litzaizuke? Esperientzia artistiko eta hezitzaile honetan tximeletak hutsetik marrazten ikasiko duzu puntillismoaren teknikarekin.
Iberiar penintsulako tximeleta sufredunari erreparatuko diogu, galtzeko arriskuan dagoen espezieari, eta infografia kolektibo baten parte izango den irudi bat sortuko duzu.

Zer aurkituko duzue ?

  • Ilustrazio zientifikorako sarrera.
  • Puntillismoaren hastapenak urratsez urrats.
  • Gonepteryx cleopatraren irudi zehatza.
  • Dibulgazio-infografia bat sortzea.
  • Arteari eta kontserbazioari buruzko hausnarketa.
  • 14 urtetik gorakoentzako gune sortzaile eta kontzientea.

Ez duzu esperientziarik behar, jakin-mina eta ikasteko gogoa besterik ez.
Animatzen zara zure sormena biodibertsitatearen aldeko ekintza bihurtzera?

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.