Klimaren aldeko ekintza
Familiak (3 urtetik aurrera)
Euskera
1 Ordu
11:30 - 12:30
19 Urriak, 2025
Bat egin Kapar Pirataren tripulazioarekin antzerkia, magia eta txotxongiloak batzeratzen dituen bidaia batean!
Gure planeta zaindu eta klima-aldaketari aurre egiteko abentura zoragarria eta inspiratzailea. Itsasoak zu bezalako heroiak behar ditu!
Garrapata Pirata itsaso eta lurralde urrunetan ibili da, gorabehera ahaztezinak biziz: txirula magiko bat Indian, poltsa misteriotsu bat Australian, akrobazia ikusgarriak Errusian… Baina oraindik bere abenturarik harrigarriena kontatzeke dago: ozeanoaren sakonera eraman zuena.
Antzerkia, magia eta txotxongiloak bateratzen dituen ikuskizun honek, musikaz, kolorez eta pertsonaia maitagarriz betetako istorio zirraragarrian murgiltzera gonbidatzeko. Itsas gorabeheren bidez, klima aldaketak gure itsasoak nola eraldatzen dituen ikusiko dugu: berotzen diren urak, desagertzen diren espezieak, itzaltzen diren arrezifeak…
Patata Tropikalaren eskutik, haurrak zeharkaldi honetako protagonista bihurtuko dira, modu dibertigarrian ikasiz zergatik den hain garrantzitsua planeta zaintzea eta nola keinu txikiek aldaketa handiak lor ditzaketen itsas bizitzaren mesedetan.
Lortuko al du Kapar Piratak ozeanoa salbatzea? Zatoz aurkitzera eta egin bat Lurraren aldeko misio honekin!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: