
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Familiak
4 urtetik gorakoentzat
Euskera
1 ordu
12:30 - 13:30
7 Ekainak, 2026
Beste ikuskizun bat ikusi nahi duzu? Ikuskizun desberdin bat ikusi nahi duzu? Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta, musika-ikuskizun bat ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Ikuskizun honetan, botatzen ditugun objektuak baliatuz, musika-tresna zoragarriak sortuko ditugu!
Familiek aukera ezin hobea izango dute, ikuiskizun berezii batez gozatzeko, non eguneroko objektu arruntek bat‑batean bizia hartzen duten eta musika‑tresna harrigarri bihurtzen diren. Ikuskizun honek musika eta birziklapena uztartzen dituen proiektu baten ateak zabaltzen ditu: sormena, irudimena, aniztasun musikala eta ingurumenarekiko errespetua oinarri dituen mundu txiki bat.
Manguerak jazz erritmoan dantzan, jogurt‑ontziak didgeridoo bihurtuta, maionesa‑tapek jota kutsua hartuta, erritmoz beteriko kuboak, melodia kutsakorrak sortzen dituzten hodiak… Trakamatrakaren unibertsoan denak du soinua eta denak du aukera musika bihurtzeko.
Ikuskizuna familiarra, parte‑hartzailea eta interaktiboa da: musika eta antzerkia elkartzen dira inoiz imajinatuko ez zenituzkeen tresna bitxiei bizia emateko. Eguneroko objektuek duten potentzial sortzailea deskubritzeko gonbita da, eta aldi berean, ingurumenarekiko begirada arduratsua sustatzen du.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: