Ibar basoa: ibaiaren babesa eta basabizitzaren gotorlekua

15. GJH

Lurreko ekosistemen bizitza

Ibar basoa: ibaiaren babesa eta basabizitzaren gotorlekua

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

1:30

Publikoa

Helduak

Gitxieneko adina

18 urtetik gorakoentzat

Ordutegia

11:30 - 13:00

Data

19 Abenduak, 2026

Zer dira ibaiertzeko basoak eta zergatik dira hain garrantzitsuak gure ibaien bizitzarako? Galdera honen eta beste batzuen erantzuna ezagutzeko, Ekoetxea Txingudi ondoan dugun Uraren Euskal Agentziaren (URA)erakusketa berria bisitatzera gonbidatzen zaitugu, Erakusketa bisitatu ondoren, Plaiaundiko Parke Ekologikoan barrena ibilaldia egingo dugu, erriberako basoei eta padurei lotutako flora bertatik bertara ezagutzeko. Urari lotutako ekosistema horiek biodibertsitate apartari nola eusten dioten eta gure lurraldearen ingurumen orekan nola laguntzen duten ulertzeko aukera bat.

Ba al zenekien ibai ertzean hazten diren zuhaitzek itzala ematea baino askoz gehiago egiten dutela? Ekoetxea Txingudik urari lotutako ekosistema berezi hau ezagutu, aztertu eta balioan jartzeko bisita gidatua proposatzen dizu.

Bisitak bi esperientzia uztartzen ditu jarduera bakarrean:

-Uraren Euskal Agentziaren (URA) kanpo-erakusketaren bisita: Ibaien dinamikara, ibaiertzeko landarediaren garrantzira eta klima-aldaketaren aurrean babesle eta korridore ekologiko gisa betetzen duten funtsezko eginkizunera hurbilketa egingo dugu.
-Plaiaundiko Parke Ekologikoan zehar ibilbide gidatua: Padura eta urmaeletako bidezidorretan barrena egingo dugun ibilaldi interpretatiboan, ibaiertzeko basoei, padurei eta hezeguneei lotutako landaredia ezagutuko dugu, habitat horiek osatzen dituzten espezie nagusiak identifikatzen ikasiz.
Ibaiak, hezeguneak eta basoak elkarren artean lotutako bizitza-sare baten parte direla ulertzeko aukera paregabea izango da. Baita ekosistema horien kontserbazioa, biodibertsitatea zaintzeko eta gure ongizatea bermatzeko hain garrantzitsua zergatik den ezagutzeko ere.

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Suscríbete a nuestra Newsletter Para estar al tanto de todas las novedades de la red ekoetxea
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.