
Lurreko ekosistemen bizitza
Euskera
1h 30 min
Familiak
6 urtetik aurrera
11:00h - 12:30h
29 Abenduak, 2026
Goazen ibar-basoa esploratzera! Mapa eta galdera-sorta eskuan, orientazioa eta ibar-basoaren ezaugarriak landuko dituzu esperientzia honetan. Ibilbidean zehar jabetuko zara, uraren ibilbideari lotuta dagoen landaretza honek ingurumen- eta gizarte-zerbitzu ugari eskaintzen dituela. Zeren zain zaude? Zatoz ibar-basoan murgiltzera!
Non dago ibaia? Azkar batean seinalatuko genuke ibaiaren ibilgua eta horretara mugatu. Baina Ekoetxea ibaian kokatuta dagoela esango bagenizu, non dago ibaia hor?
Ibaiak berezkoak du ur-goraldi eta ur-beheraldien dinamika eta, eremu batek uholde-arriskua badu, ibaiaren eremuan kokatuta dagoelako da. Ura eta lurra ukitzen diren espazio horretan garatzen da ibar-basoa, naturalki jaiotzen den landaretza, lurraren hezetasun baldintzetara eta ibaiaren dinamikara guztiz moldatua.
Esperientzia honetan lanean jarriko zaitugu, izan ere identifikazioa, bilaketa eta sormena erabili beharko dituzu proposatzen dizkizugun galdera guztiak erantzuteko. Ibilbidean zehar ondorengo gaiak landuko dituzu ibar-basoari dagokionez:
• Zer da ibar-basoa?
• Eskaintzen dituen onura eta zerbitzuak
• Ibar-basoaren degradazioa
• Kontserbazioa eta lehengoratzea
Ezagutu ibar-basoa, ibaiaren babesa eta basabizitzaren gordelekua!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: