Hondakinak arte bihurtzen

GJH. 12

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Hondakinak arte bihurtzen

Jarduera mota

Tailerra

Publikoa

Helduak

Iraupena

2 ordu

Hizkuntza

Elebiduna

Data

6 Apirilak, 2025

Gustatuko litzaizuke jakitea zer gertatzen den zure hondakinak edukiontzi horian utzi ondoren? Egin bat esperientzia honekin eta ikasi plastikoak birziklatzen zeure diseinuei bizia emanez!

Esperientzia honetan, makina erdi industrialak erabiliz plastikoa birziklatzen ikasiko dugu. Dinamika teoriko-praktikoa izango da: hasteko, diseinuari eta plastikoari buruz hausnarketa bat egingo dugu gai hauek jorratuz: material horrek eragindako kutsadura, ekonomia zirkularraren kontzeptua, produktuen diseinuaren inpaktuak eta nola bideratu praktika egokietara.

Gero, parte-hartzaileek plastiko birziklatua erabiliz diseinu berri bat sortzeko aukera izango dute. Bitartean, injekzio-makina martxan jarriko dugu eta plastikoa birziklatzen ikasiko dugu. Horretarako, hainbat molde erabiliko ditugu, hala nola botoiak, mosketoiak eta irudi geometrikoak egiteko. Parte-hartzaileek eskura dituzten molde ezberdinekin esperimentatu ahal izango dute.

Beraz, ez ahaztu zure gogoa eta irudimena ekartzea, zuk zeuk egindako diseinu paregabea etxera eramateko. Zure zain gaude!

Zentroa: *

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.