Hegaztien eraztunketa zientifikoa.Ezagutuz babestu

15. GJH

Lurreko ekosistemen bizitza

Hegaztien eraztunketa zientifikoa.Ezagutuz babestu

Publikoa

Helduak

Gitxieneko adina

18 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

2 ordua

Ordutegia

10:00 - 12:00

Data

25 Uztailak, 2026

Ezagutu hegaztien mundu liluragarria eta haien kontserbazioa, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean egingo dugun eraztunketa zientifikoaren bidez.
Behaketa hutsa baino haratago, lehen pertsonan biziko duzu izaki hauen ikerketa-prozesu garrantzitsua eta aktiboki lagunduko duzu haien babesari buruzko azterketan.
Naturarekin harreman estua izateko eta espezie bakoitzak bere habitatean duen garrantzia ulertzeko esperientzia paregabea.

Aranzadi Zientzia Elkarteko adituen gidaritzapean, hegaztien eraztunketa zientifikoan parte hartuko dugu. Metodo honen bidez, hegaztien migrazio-ibilbideak, kontserbazio-egoera eta ezaugarri biologikoak hobeto ezagutu daitezke. Esperientzia honetan, hegaztiak gertutik behatzeko, haien bizitza ulertzeko eta haien babesa zergatik den ezinbestekoa jakiteko aukera izango duzu. Naturarekin konektatzeko eta zientziaren parte ekintzan sentitzeko esperientzia ezinhobea!

Jardueran zehar, eraztunketak hegazti-populazioen babesari buruz ematen duen informazio gakoa ezagutuko dugu, eta gure eguneroko ekintzek haien ongizatean nola lagundu dezaketen jakingo dugu. Ez gara behatzaile hutsak izango, baizik eta datuak identifikatzen, neurtzen eta erregistratzen lagunduko dugun parte-hartzaile aktiboak.

Parte hartu benetako ikerketa batean eta kontserbazioaren atzean dagoen zientzia deskubritu. Hegaztiak ezagutu eta babestu, haien munduan murgiltzen zaren bitartean.

Animatu eta bizitzaz beteriko esperientzia hau bizi, non zientzia, ekintza eta kontserbazioa elkartzen diren!

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera Ekoetxearen nobedade guztien berri izateko
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.