Hegazti Migratzaileen Mundu Eguna: Migrazioa Plaiaundin.

15. GJH

Lurreko ekosistemen bizitza

Hegazti Migratzaileen Mundu Eguna: Migrazioa Plaiaundin.

Publikoa

Publiko guztientzat egokia

Gitxieneko adina

8 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

2 ordua

Ordutegia

10:30 - 12:30

Data

10 Urriak, 2026

Murgildu Europako hegaztien migrazioaren magian, Gorka Gorospe ornitologoaren eskutik Plaiaundiko Parke Ekologikoan egingo dugun ibilbide gidatuan. Urte sasoi honetan hainbat espezie migratzailek dituzten sekretuak ezagutuko dituzu, baita Txingudiko padurak bezalako espazioek migrazio-ibilbideetan duten garrantzia ere. Naturarekin konektatzeko eta ingurune naturalean hegaztien edertasunaz gozatzeko esperientzia paregabea!

Zatoz Ekoetxea Txingudira Hegazti Migratzaileen Mundu Eguna ospatzera eta konektatu naturarekin eta espezie paregabe hauekin. Bat egin Gorka Gorospe ornitologoarekin egingo dugun bisita gidatuan eta ezagutu zein espezie migratzaile ikus ditzakegun urte sasoi honetan eta Txingudiko padurak bezalako espazioek migrazio-ibilbideetan duten garrantzia.

Ibilbidean zehar, espezie desberdinak ezagutu, haien portaerak interpretatu eta hezeguneek hegazti migratzaileentzako babesleku gisa duten garrantzia ulertzen ikasiko dugu. Baina, batez ere, behaketak begiratzea bakarrik ez dela ikasiko duzu: behaketa bakoitzak espezieak ezagutzeko, noiz iristen diren jakiteko eta haien populazioetan izaten ari diren aldaketak ezagutzeko aukera emango digu.

Hegaztiak babesteko, lehenik ezagutu egin behar ditugu. Eta ezagutzeko, behatzea ezinbestekoa da.

Zer aurkituko duzu ?
Hegaztien behaketa: Hegazti migratzaile desberdinak ezagutu eta bere ingurune naturalean behatzea.
Ikaskuntza aktiboa: Ikasi hegazti migratzaileen garrantziaz eta nola sor ditzakegun hegazti horiek errespetatuko dituzten hiri-espazioak.
Naturarekiko lotura: Pliaundiko Parke Ekologikoaren edertasunaz gozatu hegaztien munduan murgiltzen zaren bitartean.

Ezagutu, ikasi eta lagundu hegaztiekiko errespetuzko etorkizun bat eraikitzen! Prest zaude gurekin hegan egiteko?

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera Ekoetxearen nobedade guztien berri izateko
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.