Hartzak itsasoa edan zuenekoa

15. GJH

Lurreko ekosistemen bizitza

Hartzak itsasoa edan zuenekoa

Publikoa

Familiak

Gitxieneko adina

5 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza

Euskera

Iraupena

1 ordu

Ordutegia

10:30 - 11:30

Data

6 Ekainak, 2026

Ipuin kontaketa honetan hartza dugu protagonista. Jario handiko erreka baten alboan bizi da hartza eta naturarekin duen harremana oso estua da. Ondorioz, esperientzia honetan, uraren zikloa landuko dugu ‘Hartzak itsasoa esan zuenekoa’ ipuinaren bitartez. Hartzak kuriositate mordoa ditu eta galderen zaparrada: Errekako ura nora doa? Non gordetzen da? Nondik dator euria?

Hartzak naturarekin duen harremana hain da estua, non bere begietatik malkoen jarioa etengabekoa den. Erreka baten alboan bizi da eta, errekak bizia ematen dio hartzari eta hartzak maitasuna itzultzen dio bueltan, berak ematen dakien moduan. Bien arteko harremana, estua eta errespetuzkoa da. Eta batzuetan jostaria, alaia eta zintzoa. . Hartza ez da bakarrik bizi ordea. Tximeletak ditu bizilagun. Tximeleten joan etorriek hartzari kuriositatea sortu izan diote, jakinmina, atezuan jartzeraino. Zerura begiratu du eta euri tanta bat erori zaio begi ertzera. Mendi gailurretik laino multzoa gerturatzen ikusi du, oihal gris moduko bat marraztuz. Galderak, buruan jira biran dituen bitartean, tximeleta bat uretara erori da. Manex Beristain bidelagun, zatoz ipuin kontaketa parte-hartzaile eta dinamiko honetara!

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera Ekoetxearen nobedade guztien berri izateko
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.