
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Gazteak eta pertsona helduak
12 urtetik gorakoentzat
Euskera
2 ordua
10:30 - 12:30
10 Maiatzak, 2026
Etxean duzun jantzi bati bizi berria eman nahi? Gure irudimenetik abiatuta, kustomizazioaz, arropak eraldatu eta zerbait berria sortuko dugu. Moda jasangarriago bat helburu, tailer honetan kustomizazioaz, birziklapena sustatuko dugu!
Jantzi bat eraldatzeko mila modu egon daitezke; beste neurri batetara egokitu dezakegu jantzia, konponketaren bat egin ahal diogu, beste zerbaitetan bihurtu edo apaingarriak jarri. ‘Hariz apainduz, kustomizazio tailerra’ esperientzian, kustomizazioaren mundua, oihal zati eta bordatuen bitartez landuko dugu. Arropa bat kustomizatzen dugunean gure gustura jartzen dugu, gure nahien arabera edertzen eta egokitzen dugu, aukera berri bat emanez. Hasi armairuko arropei begiradatxo bat botatzen, hari eta oihalez koloreztatzeko parada izango dugu-eta!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: