
Lurreko ekosistemen bizitza
Publiko guztientzat egokia
6 urtetik aurrera
Euskera
2:30
10:00 - 12:30
8 Abuztuak, 2026
Ezagutzen ote dugu gure natura-ondarea? Azpeitiko herriak barneratzen duen natura-ondarea oso aberatsa da eta, Xaguxatar bidea baliatuz, ezagutu eta balioetsiko dugu. Prestatu arropa erosoa eta goazen naturaz gozatzera!
Herrian dugun natura-ondarearen adibiderik garbiena, Izarraitz mendigunea da, interes bereziko habitat eta espezieen bizileku. Izarraitzeko faunaren artean, xaguxarrak ditugu eta, hauen garrantzia balioetsi eta ezagutzeko asmoz, sortu zen Xaguxatar bidea. Gure inguruko natura-ondarea ezagutzeaz gain, gizakiak naturarekin izan duen lotura eta eraginaz ere hausnartuko dugu sei geldiune eginez:
• Azpeitiko Ekoetxea: abiapuntua
• Loiolako zuhaitzak: mundu osoko zuhaitzen behatokia
• Izarraizko atea: bertako eta sasoiko elikagaien soroa
• Izarraitzeko ingurunea: paisaiaren panoramika
• Urola ibaia: herriko bizitzaren ibilgua
• Azoka Plaza: Elikagaien topagunea
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: