Lehorreko ekosistemako bizitza
Familiak (5 urtetik aurrera)
Euskera
1 ordu
11:30 - 12:30
30 Azaroak, 2025
Anek eta Aitorrek “plastikozko kontinente” misteriotsu bat dagoela jakin dute eta nola sortu den ulertzeko bidaiari ekingo diote. Gure ohiturei eta naturarekiko errespetuari buruz hausnartzera gonbidatzen gaituen familia osoarentzako ipuin-saioa.
Hondakinen Prebentziorako Europako Astea dela eta, Ekoetxea Txingudira gonbidatzen zaituztegu hitzordu berezi batera: ipuin kontaketa saio bat, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren eskutik.
Ingurumenarekin oso kontzientziatuta dauden bi gazteren, Ane eta Aitorren istorioa ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Beraiek argi dute: mendian zein hondartzan, ez dute inoiz zaborrik uzten, eta etxean, adituak dira birziklatzeko hondakinak behar bezala bereizten.
Horregatik, ozeanoaren erdian kontinente berri bat sortzen ari zela jakin zutenean, plastikoz egina, alajaina!, ezin zuten ulertu. Nola zitekeen? Behar zen guztia egiten bazuten, nondik ateratzen zen zabor guzti hori? Jakin-minak bultzatuta, kontinente hori beren begiekin ikusteko eta nola sortu zen jakiteko bidaia bat egitea erabaki zuten.
Lagun iezaiezu abentura liluragarri honetan, gure eguneroko keinuen garrantziaz gogoeta eginez, eta birziklatzea funtsezkoa den arren, prebentzioa (murriztea, berrerabiltzea…) gure planeta benetan zaintzeko lehen urratsa dela ikasiz.
Istorio dibertigarria eta familia osoarentzat beharrezkoa!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: