Gorputza: ura gara!

15. GJH

Ur garbia eta saneamendua

Gorputza: ura gara!

Publikoa

Familiak

Gitxieneko adina

6 urtetik aurrera

Hizkuntza

Euskera

Iraupena

2 ordua

Ordutegia

10:30 - 12:30

Data

31 Maiatzak, 2026

Non dago ura gure gorputzean? Ura non nahi dago eta ondorioz, biziaren iturri dela esan ohi da. Gure gorputzean eta organoetan ere, ura dago eta esperientzia honetan ikusiko dugun bezala, gure gorputzaren zati handi bat ura da. Beraz, zeren zain zaude? Goazen ikertzera zergatik den garrantzitsua ura zaintzea eta begirunez erabiltzea!

Urari lotuta eta Zorione Mendez Martin bidelagun, Ura Non Nahi esperientzia-sorta prestatu dugu. Izenburuak dioen moduan, urari loturiko 5 esperientzia izango ditugu, otsailetik hasi eta ekaina bitarte:
• Itsasoa, ekosistema aberatsa (eginda)
• Lurra, amalurrari gorazarre (eginda)
• Zerua, laino ezberdinak erreparatuz (eginda)
• Gorputza, ura gara!
• Ereintza, gure ekarpena
Oraingoan, ‘Gorputza: ura gara!’ esperientzian, gure gorputzean eta organoetan dagoen uraz hitz egingo digu Zorionek. Gainera, feltroa landu eta eskulanak egingo ditugu urak gure barnean duen funtzionamendua hobeto ulertzeko. Izaki bizidun bezala, urarekiko dugun menpekotasunean sakonduko dugu, ea denok eskura ote dugun eta nola banatzen den edangarria den ura. Amaieran, bakoitzak bere lainoa egin eta etxera eramango du.

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera Ekoetxearen nobedade guztien berri izateko
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.