
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Publiko guztientzat egokia
6 urtetik aurrera
Euskera
2 ordua
Erreserban xehetasunak
17 Maiatzak, 2026
Zatoz Gipuzkoako Erroten Eguna ospatzera! XVIII. mendeko altxor hau ezagutzera eta taloak egiteko antzinako tradizioan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ikusiko dugu nola, lehenik energia ekoizten zen, gero elikagaia sortzeko!
Errota zahar baten zirrikituetatik bidaiatuko dugu, zeinak, mendeetako historia eta artisau-lanak barneratzen dituen. Aspaldi, ura, beharrezko baliabidea zen hazi-aleak kantitate handietan ehotzeko, nekazal-ekoizpenaren elementu garrantzitsu izanik, eta ondorioz, komunitate askoren sostengu ziren.
Ordungo errota gehienak eraitsita daude eta Igarako errota, beste gutxi batzuekin batera, egoera onean mantentzen da zorionez. Eztabaida ezina den aurrerapen teknologikoa bakarrik ez eta, ingurumenarekiko jasangarria izatearen eredu ere bada Igarako errota. Ondare cultural honek, gure ekintzen ondorioen inguruan hausnartzera eramango gaitu.
Bisita amaitzeko, errotan ehotutako arto-irina baliatuz, talo-tailerra egin eta hamaiketakoa egingo dugu! Ez duzu aitzakiarik, etorri urez elikatzera!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: