Ginkana Uraren bila

6. GJH

Ur garbia eta saneamendua

Ginkana Uraren bila

Publikoa

Familiak

Gitxieneko adina

6 urtetik aurrera

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

1:30

Ordutegia

11:30h - 13:00h

Data

19 Uztailak, 2026

Plaiaundiko Parke Ekologikoan familiarteko ginkana berria prestatu dugu!
Plaiaundin uraren arrastoa jarraitzera animatzen al zara? Zatoz familia osoarentzako prestatu dugun ginkanara, enigmaz, proba dibertigarriz eta sorpresaz betea, eta ezagutu naturaren altxor baliotsuenetako bat. Ura ez da soilik edaten duguna: bizitzaren motorra da, milaka espezieren etxea eta gure hurrengo abenturaren osagai nagusia.

Ginkana zirraragarri bat proposatzen dizuegu. Pista, proba eta erronken bidez, Plaiaundi Parke Ekologikoan barrena ibiliko zarete benetako esploratzaile bihurtuta.
Behatzea, irudimena eta talde‑lana izango dira zuen tresnarik onenak 6 urtetik gorako haurrentzako pentsatutako abentura honetan. Erronka bakoitza gainditzeak urrats bat gehiago hurbilduko zaituzte baliabide ezinbesteko honen balioa ulertzera… eta uraren zaindari bihurtzera.

Zer aurkituko duzue?
-Naturan bertan gauzatzeko trebetasun‑probak — familia osoarentzat pentsatuak.
-Zientzia bizirik — esperimentu errazak, naturan urak nola jokatzen duen ulertzeko.
-Ezagutza‑erronkak, zenbait espezieren habitata ezautzeko
Eta beste sorpresa gehiago ere…!

Zergatik parte hartu?
Ez da jolas hutsa. Naturarekin konektatzeko aukera da, familia‑loturak sendotzeko eta gure baliabiderik preziatuenari buruzko ikuspegi berritua hartzeko. Ibilbidea amaitzean, familia bakoitzak oroigarri berezi bat jasoko du esperientzia hau ez ahazteko.

Prest al zaudete ura benetan ezagutzeko?

Zuen zain izango gara!

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera Ekoetxearen nobedade guztien berri izateko
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.