
Ur garbia eta saneamendua
Familiak
7 urtetik gora
Elebiduna
1:30
10:30h - 12:00h
26 Uztailak, 2026
Bidasoa ibaia ez da ikusten duzun ura bakarrik, istorioz betetako ekosistema bizia da. Zatoz familiarekin abentura berezi honetan murgiltzera eta ezagutu ibaia barrutik, piraguan zoazten bitartean. Bidasoa Uharteak inguratzen dituen ginkana zirkular honek, ibaia ikuspegi berri batetik ikusteko, entzuteko eta sentitzeko aukera emango dizu.
📍🗺️TOPAGUNEA: Santiagotarrak Kirol Elkartea
Urak dena lotzen du. Bidasoa ibaiak paisaia moldatu, bizitza elikatu eta bi ertzak batu ditu milaka urtez, baina gutxitan izaten dugu benetan ezagutzeko aukera.
Piraguan nabigatzeko ginkana hau ideia horretatik sortu da, hain zuzen ere: ibai bat ulertzeko modurik onena bertan nabigatzea da. Arraun-kolpe bakoitzarekin, familiek Bidasoa Uharteak inguratuko dituzte, ingurunea beste modu batez behatzera, entzutera eta sentitzera gonbidatzen duten erronkak gaindituz. Zer kontatzen digu urak? Zer istorio gordetzen ditu ibaiak? Zer aurkitu dezakegu arreta jartzen badugu?
Ekoetxea Txingudik eta Santiagotarrak Kirol Elkarteak bat egin dute udako plan paregabea eskaintzeko: Bidasoa ibaia barrutik ezagutzea. Uretan jakin-minez, errespetuz eta eskuak arraunetan dituzula barneratzeko aukera itzela!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: