Ginkana piraguan Bidasoako uharteetan

6. GJH

Ur garbia eta saneamendua

Ginkana piraguan Bidasoako uharteetan

Publikoa

Familiak

Gitxieneko adina

7 urtetik gora

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

1:30

Ordutegia

10:30 - 12:00

Data

9 Abuztuak, 2026

Bidasoa ibaia ez da ikusten duzun ura bakarrik: istorioz betetako ekosistema bizia da. Zatoz familiarekin abentura berezi honetan murgiltzera eta ezagutu ibaia barrutik, piraguan zoazten bitartean. Bidasoa Uharteak inguratzen dituen ginkana zirkular honetan, erronka bakoitzak ibaia modu berri batean ikusteko, entzuteko eta sentitzeko aukera eskainiko dizu.

📍🗺️TOPAGUNEA: Club Deportivo Santiagotarrak

Urak dena lotzen du. Bidasoa ibaiak paisaia moldatu, bizitza elikatu eta bi ertzak batu ditu milaka urtez, baina gutxitan izaten dugu benetan ezagutzeko aukera.

Piraguan nabigatzeko ginkana hau ideia horretatik sortu da, hain zuzen ere: ibai bat ulertzeko modurik onena bertan nabigatzea da. Arraun-kolpe bakoitzarekin, familiek Bidasoa Uharteak inguratuko dituzte, ingurunea beste modu batez behatzera, entzutera eta sentitzera gonbidatzen duten erronkak gaindituz. Zer kontatzen digu urak? Zer istorio gordetzen ditu ibaiak? Zer aurkitu dezakegu arreta jartzen badugu?

Ekoetxea Txingudik eta Santiagotarrak Kirol Elkarteak bat egin dute udako plan paregabea eskaintzeko: Bidasoa ibaia barrutik ezagutu, uretara jakin-minez, errespetuz eta eskuak arraunetan dituzula.

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera Ekoetxearen nobedade guztien berri izateko
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.