Lehorreko ekosistemako bizitza
Familiak (6 urtetik aurrera)
Elebiduna
1:30
Askotariko ordutegiak (xehetasunak barruan)
5 Urriak, 2025
Plaiaundiko biodibertsitatea zain izango duzue abentura ahaztezin bat bizitzeko! Ginkana autogidatu honen erronkak gainditu eta ezagutu bertan gordetzen diren sekretuak. Prestatu naturan behatu, ikasi eta jolasteko!
Prestatu familian abentura zirraragarri bat bizitzeko Plaiaundiren bihotzean murgilduz ginkana autogidatu honetan parte hartzen duzuen bitartean. Parkean zehar dauden errronkak gaindituz ingurune naturala zaintzeak duen garrantziaz jabetuko zarete.
Esperientzia paregabea, aurkezten zaizkizuen erronken aurrean zuen ezagutzak eta talde-lana frogatzeko.
Zer aurkituko duzue ?
Proba zirraragarriak: Biodibertsitateari buruz dituzuen ezagutzak erakusteko erronkak.
Ikaskuntza aktiboa: Ezagutu parkearen biodibertsitate aberatsa modu dibertigarri eta parte hartzailean.
Ingurumen-kontzientzia: Sustatu ingurumena errespetatzeko eta zaintzeko balioak..
Esplorazioa familian: Aire zabalean jarduera aberasgarri batez gozatzeko aukera.
Murgildu abenturan eta ezagutu bioaniztasunaren boterea!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: