Lehorreko ekosistemetako bizitza
Familiak (7 urtetik aurrera)
Elebiduna
1:30
11:00 - 12:30
17 Apirilak, 2025
Ez al dakizu oraindik zer egin aste santu honetan? Ekoetxea Sareak naturarekin konektatzeko aukera eskaintzen dizu, gune enblematikoetan.
Zatoz Urdaibai ezagutzeko itsasontziz egingo dugun ibilbide gidatu honetara. Itsasadarretik ikuspegi paregabeaz gozatu ahal izango duzu, eta itsasadarra osatzen duten ekosistemak ezagutu. Esperientzia ahaztezina paraje zoragarri honetako biodibertsitatea ezagutzeko eta miresteko!”
Goza ezazu Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako gunerik berezienetako batean barrena. Ekoetxearen eskutik, Urdaibai osatzen duten ekosistemetara hurbilduko gara ontzi batean, itsasadarretik ikuspegi paregabeaz gozatuz, habitat horien guztien bitxikeriak, erabilerak eta garrantzia deskubritzen ditugun bitartean.
Gogoratu naturarekin zuzeneko harremana izateak onura handiak dakarzkigula osasunean eta ongizatean, eta zer hobe modu jasangarrian egiten ikastea baino, gure inpaktua minimizatzeko.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.