EZAGUTU URDAIBAI: Gaztelugatxe itsasontziz

14. GJH

Itsaspeko bizitza

EZAGUTU URDAIBAI: Gaztelugatxe itsasontziz

Publikoa

Publiko guztientzat egokia

Gitxieneko adina

Adin guztiak

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

1 ordu

Ordutegia

10:30 - 11:30

Data

26 Uztailak, 2026

Zatoz euskal kostaldetik zehar Gaztelugatxeko biotopo ikusgarria eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserba ikustera. Esperientzia ahaztezin honetan itsas ingurunearen edertasuna deskubrituko dugu eta bere hauskortasunari buruz hausnartuko dugu, mikroplastikoen problematikari eta gure ozeanoak babestearen garrantziari helduz

Ezagutu Gaztelugatxe itsasotik: esperientzia paregabea euskal kostaldean zehar.

Bizkaiko kostalde ikusgarrian barrena nabigatuz esperientzia ahaztezin batean murgiltzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, itsasotik Gaztelugatxeko biotopo babestu enblematikoa eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren zati bat ikusiko ditugu, Euskal Herriko altxor natural garrantzitsuenetako bat. Itsasontzian, paisaia ikusgarriak, itsaslabar malkartsuak eta belaunaldiz belaunaldi zaindu den ingurune naturalaren aberastasuna ikusiko ditugu.

Zeharkaldian zehar, inguruko itsas biodibertsitateaz, ekosistema hauek kontserbatzearen garrantziaz eta gure itsasoek dituzten erronkei buruz hitz egingo dugu. Arreta berezia jarriko dugu mikroplastikoen problematikan, itsasoko bizitza mehatxatzen duen eta gure osasunari ere eragiten dion etsai ikusezina baita.

Naturarekin konektatzeko, ikasteko eta itsas ingurunea babesteko dugun eginkizunaz jabetzeko jarduera ezin hobea, betiere Euskadiko lekurik magikoenetako baten ikuspegi pribilegiatuaz gozatzen duzun bitartean.

PREZIOAK:

>16 urtetik gora: 14€
6-16 urte 9€
<6 urtetik behera: 1€

Centro

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera Ekoetxearen nobedade guztien berri izateko