Lurreko ekosistemen bizitza
Guztiak
Elebiduna
2 Ordu
11:00 - 13:00
4 Urtarrilak, 2026
Ezagutzen duzu Urdaibai? Ekoetxea Sareak naturarekin konektatzeko aukera eskaintzen dizu, gune enblematikoetan.
Artadi kantauriarra ezagutzera eramango zaituen ibilbide gidatuaren bidez Urdaibaira sartu eta, Atxarreko begiratokitik, paduraren ikuspegi panoramiko paregabeaz gozatuko duzu. Paraje zoragarri honen balio naturalak ezagutu eta estimatzeko esperientzia.
Goza ezazu Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako gune berezienetako batean barrena. Ekoetxearen eskutik, artadi kantauriarrera hurbilduko gara eta, Atxarreko begiratokitik, paduraren ikuspegi zoragarriez gozatzeko aukera izango dugu, habitat hauen bitxikeriak, erabilerak eta garrantzia deskubritzen ditugun bitartean.
Gogoratu naturarekiko harreman zuzenak onura handiak dakarzkigula osasunean eta ongizatean, eta zer hobe modu jasangarrian egiten ikasten badugu, gure inpaktua murrizteko
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: