Ezagutu Bidasoa ibaia piraguan

15. GJH

Ur garbia eta saneamendua

Ezagutu Bidasoa ibaia piraguan

Publikoa

Publiko guztientzat egokia

Gitxieneko adina

12 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

3 ordu

Ordutegia

10:00 - 13:00

Data

4 Uztailak, 2026

Bidasoa ibaia barrutik ezagutzeko esperientzia paregabe batean murgildu. Ekoetxea Txingudiko hezitzaileek eta Santiagotarrak elkarteko begiraleek lagunduta, Endarlatsatik Txingudiko paduretara doan ibai-tarte bat piraguan zeharkatuko dugu, bertako biodibertsitatea, balio ekologikoa eta ibaiaren eta gizakiaren arteko harreman historikoa aztertuz.

Imajinatzen al duzu Bidasoa ibaia zeharkatzea bere korrontean barrena ibiltzen utziz, bere erritmoa sentituz eta bertako bizitza gertutik behatuz? Ekosistema baliotsu hau ikuspegi paregabe batetik ezagutzeko esperientzia desberdin bat proposatzen dizugu: bisita gidatu bat piraguan.

Ibilbidea Endarlatsan hasiko dugu, eta bertan, Santiagotarrak taldearekin prestaketa labur bat egin ondoren, ibaia piraguan jaisten hasiko gara. Ibilbidean zehar, Ekoetxea Txingudiko hezitzaileek paisaia interpretatzen lagunduko digute, Bidasoaren aberastasun naturala, bertako biodibertsitatea eta kontserbazioaren garrantzia ezagutuz.

Zeharkaldian, ibaiak hainbat habitat lotzen dituela ikusiko dugu, ibai-tarte ahokatuenetatik, Txingudiko padura zabaletaraino. Balio ekologiko handiko gunea da. Fauna- eta flora-espezie bereizgarriak ezagutzeko aukera izango dugu, baita ibaiak bere ibilbidean izan dituen eraldaketak ulertzeko ere.
Gainera, gizakiaren eta Bidasoaren arteko harremanari helduko diogu: muga natural, komunikazio-bide, baliabide-iturri eta aisialdirako eta kirolerako espazio gisa betetzen duen zeregina. Esperientzia honek ere gure ekosistema urtarren kudeaketa jasangarriaren garrantzia azpimarratuko du.

Ibaian erabat murgilduta egon ondoren, jaduera Txingudiko paduretan amaituko da, Santiagotarrak ontziralekuaren parean.

12 urtetik gorakoentzat pentsatutako proposamen honek natura, ingurumen-hezkuntza eta jarduera fisikoa uztartzen ditu ingurune pribilegiatu batean.

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera Ekoetxearen nobedade guztien berri izateko